Ziurtagiridun berriak ditugu Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari-Bilbo 2014ko uzt. 29a, 14:10

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak hedapen estrategiarekin tinko segitzen du Bizkaian eta Bilbon, ziurtagiridun bizkaitarren komunitatea sendotzen eta arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiten. Horren adibide dira elkartearekin bat egin eta aurten ziurtagiria eskuratu berri duten bederatzi entitate bilbotarrak.

Bai Euskarari ziurtagiriarekin berriki bat egin duteak honakoak dira:


    1.    Degremont S.A
    2.    Lekerika taberna
    3.    Jaunak taberna
    4.    La Tiendita konfiturak
    5.    Errondabide taberna
    6.    Kafe Bilbao taberna
    7.    Portu Berri Barria taberna
    8.    Kukusoak taberna
    9.    Zazpi Bide taberna

 

Gune euskaldunak identifikatuz
Egunerokotasunean euskaraz funtzionatu nahi duen edozein enpresa, negozio, komertzio, tabernari...  euskaraz aritzeko aukerak eskaintzen dizkio Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak. Bizkaian euskararen erabileran eragin gura dugu eta bereziki Bilbon gune euskaldunak identifikatu nahi ditu elkarteak, jendeari eskaintzeko nondik nora ibili daitekeen euskaraz.

Ziurtagiria lortzeko
Bai Euskarari Ziurtagiria lortu nahi duten Bilbo eta Bizkaiko elkarte, enpresa, merkatari edo tabernariek Olatz Amezua Bizkaiko teknikariarekin jar daitezke harremanetan 608 167 027 telefonora deituz edo olatz@baieuskarari.org helbidera idatziz.