Jendeak zer iritzi duen jakiteko, ondorioz, beste bide batzuk behar dituzte. Bezero bakoitzari hotel/zinematik ateratzean galdetzea edo interneteko hizkuntza guztietan idatzitako kritika eta komentarioak irakurtzea alde batera utzita, zer egin? Bada, robot batek egin beza!
Tamalez, gizakion jakinduria edozein zirkuituri gailentzen zaio (momentuz eta androideen inbasioari beldurra diotenen zorionerako). “Garai batean bezala dekoratutako gela” eta “estilo zaharkituan dekoratutako gela” ez dira gauza bera; makinek, ordea, ez dituzte horrelako ñabardurak antzematen. Ironia harrapatzea ere zientzia fikziotzat joko dugu. Beraz, izartxo bidezko puntuazioari sinetsi beharko (momentuz).
Oraintxe piztuko dut nire testu analizatzailea, ea nire aurreko zutabea publiko zabalari berezia edo arraroa edo izugarria edo beldurgarria iruditu zaion jakiteko!