Deskribapenaren arabera, ordenagailuen euskara irakaslea naiz eta robotena ere izan ninteke. Gainera badira beste frikie batzuk ordenagailu eta robotei ahotsa bera ulertu eta ekoizten irakasten dietenak, eta oso ahots sexidun robotak ditugu egun.
Bada, bilkuran robot euskaldunen nondik norakoak ikusi ditugu. Norakoa ez dago oso argi, gutxi mugitzen baitira, baina androide antropomorfoak izango ditugula promes egiten dute hizlariek. Laguntzarako androideak gure artean ‘biziko’ direla, alajaina.
Medikuntza eta industriako beso mekanikoek ez bezala, balizko zerbitzari leial horiek arduratzen naute. Ez al gaituzte garen baino alferragoak bihurtuko? Wall-E filmeko potoloek oinez ibiltzea ere ahaztu dute!
Dena nahi dugu eskura eskatu eta batera, ahal dela sofatik altxatu gabe. Ni ere horren errudun sentitzen naiz: Sabino Arana noiz jaio zen zuzenean ordenagailuari galdetu (eta berak erantzuna emateko) edota Kortxoenearen eraispenaren laburpen automatikoa egiteko hizkuntza-baliabideak sortzen ditut. Etorkizunean horrelakoak momentuan edonoren eskutan jartzeko.
Teorian, robotak gure onerako tresnak izango dira. Hau da nire azken galdera, ordea: robotek aurrezten diguten laneko denbora gure hazkunde