Ez ote zaituztet isilaraziko?

Erabiltzailearen aurpegia Begoña Altuna 2016ko urt. 11a, 13:06

Dagoeneko nire zutabea irakurri duzuenok nire lana zertan datzan jakingo duzue. Batzuek agian erabilera erabilgarriak topatu dizkiozue. Batzuek, agian, ez. Batzuek agian ere, hobe nuela horretan lanik ez egitea pentsatuko duzue. Nik ere hori pentsatzen dut noizbehinka adierazpen askatasunaren alde. 

Bada, oinarri-oinarrizko tresna batek egunkari digitaletako iruzkinetako irainak detektatzen ditu, albistea bera baino interesgarriagoak diren eztabaida sutsuak ezerezean utziz. Tresna konplexuagoek automatikoki identifika dezakete manifestazio klandestino baten hasiera leku eta ordua. Interneten publiko den guztia automatikoki irakurgarria da. Pentsa, nire tesia amaitzean, euskaraz deitutako manifestazio klandestinoak ez direla salbu izango nik garatutakoa esku 'okerretan' eroriz gero.

Egia da sarean jartzen ditugun aldarri, gogoeta edo maitasun mezuak edonoren pantailetan idazten ditugula. Kontziente gara. Edo kontziente beharko genuke. Eta manifestazio klandestinoak ere ez dira ondorengoan klandestino lau haizetara zabalduz gero. Halakoak, ordea, inoiz deitu behar dira. Interneteko maitasun mezuen legezkotasuna babeste aldera deitu badira, adibidez.

Hala, batzuetan larritu egiten naiz, bizi ditugun egunetan, gure segurtasunaren izenean ez dizkioten txoritxo urdinari hegoak moztuko edo gu urtekaritik ezabatuko. Zorionez oraindik interneten ere euskara da gure territorio libre bakarra.