Ikusten duzuenez, denbora adierazteko modu bat baino gehiago dago eta nire lana guztiak identifikatu eta guztiei balio normalizatua ematea da. Eta eskerrak guk gregoriotar egutegia jarraitzen dugun eta denbora lerro bat balitz bezala irudikatzen dugun. Guretzat segundoak, minutuak, orduak... bata bestearen atzetik igarotzen dira, etengabe batuz, urteak betez. Une bakoitza behin baino ez da gertatzen eta betirako joaten da.
Niri gustatzen zaidan denboraren definizio bat ondokoa da: denbora aldaketen bidez edo aldaketa ezaren bidez nabaritzen den hori da. Bada, denbora bera zaila da nabaritzen, gure inguruan gertatzen diren aldaketek, ordea, aurreko uneko errealitatea joana dela adierazten digute.
Hala, behin, Deustun Prest! agertu zen eta aldaketa hori mugarria izan zen denboran. Nire tesian begin point bezala izendatzen duguna. Eta 15 urtez plazaratu da kalera; duration.
Orain, present reference, P. o. (Prest! ondorengo) 15. urte honetan (document creation time), nire omenaldi xumea egin nahi diot nire hitzak paperean jartzeko aukera eman didan hilabetekari honi. Zerbitzariak itzaliko direlako, baina gure apaletako Prest!-en aleetan auzoko hitzak, agian nireak tartean, gordeko direlako.
Zorionak, Prest!