Taldean lan egiten trebeak omen gara boluntarioak. Ez dakit trebeak garen edo zailduak gauden. Gaur, bilera extraofizial kutsua hartu duen kafe bat hartzen genuen bitartean, nagusiei (adinez) entzuten ari izan naiz. Hori da gazteok batzuetan falta duguna. Eta harrituta entzun ditut euren ahoetatik aisialdi taldean askoz ere jende gazteagoak esan izan ditugunak. Agian nagusiek ere gazteak noizbehinka entzun behar izango lituzkete.
Bi testuinguruetan beharrizan bera, aldarri bera: elkarrekin gehiago hitz egin behar dugu. Ez da nahikoa norberarena, ez da nahikoa azpitaldearena: guztiok behar dugu esku artean dugunaren irudi globala. Eta gaur, nire saltsan sentitu naiz; ikerketa taldean sartzen azkenetakoa banaiz ere, talde-lana bideratzen badakit. Egia izango da artikuluak dioena.
Egia esan, gure talde-lana hobetzeko nire esku dagoena egiteko motibatuta nago; talde moduan helburu komunak lortzeak badu zerbait magikoa. Tesiarekin goraino banago ere, laster bidaliko dut elkartzeko mezua, irrikitan bainago noraino hel gaitezkeen ikusteko. Uste dut, azpian dagoen kitzika hau dela kontratatzaileek bilatzen dutena. Zuek ere ba al duzue?