A ze hizkuntza arraroa!

Erabiltzailearen aurpegia Begoña Altuna 2020ko aza. 26a, 22:48

Italiarrak harritu egiten dira euskara entzutean.

Belarriprest rola aukeratu badut ere, euskaraz egiten didanari euskaraz erantzuten diot, eta gaur telefonoz nenbilela lantokiko pasillora atera eta bi italiar niri begira utzi ditut. Zer pentsatuko ote zuten nire hizkeraz? Eskerrak Belarriprest txapan belarri borobildu bat agertzen den, puntaduna balitz elfikoz ari nintzela pentsatuko zuten. Hona hemen gaurko bideoa: