Euskaraldiko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Begoña Altuna 2020ko abe. 2a, 22:38

Esperimentuaz gain, Euskaraldian beste lan batzuk ere baditut.

Deustuko Berbaizu Euskara Elkarteko bazkide naizen aldetik, urrunetik eta oso era xumean bada ere, ez nuen Euskaraldia dinamizatzeko lanetan parte hartzeko aukera galdu nahi. Testu-zuzentzaile lanak hartu ditut eta hala deskubritu dut abenduaren 4ko manifestazio girotuan zer aldarrikatuko den. Ez baduzue oraindik data agendan gorde, adi bideoari, manifestazio girotuan parte hartzeko konbentzituko zaituztet!