Amaitu da esperimentua

Erabiltzailearen aurpegia Begoña Altuna 2020ko abe. 4a, 18:26
Euskaraldiaren amaierarekin batera, amaitu da Trentoko esperimentua.
Abenduaren 4a da gaur, Euskaraldiaren azken eguna. Horrekin batera, esperimentua ere amaituko dut. Bideoak ikusi badituzue, dagoeneko jakingo zenuten ez dudala arrakasta handirik izan, baina ez dut animorik galdu oraindik! Bideoan esperimentuaren ondorioak ezagutu ahal izango dituzue, oso ondorio sakonak ez badira ere.