uriola.eus

Feminismoa eta euskara aztergai izango dituzten jardunaldiak Deustun

Erabiltzailearen aurpegia
Maiatzaren 7tik 9ra, egitasmoz beteriko “Estutzen gaituzten sokak: feminismotik euskarara eta euskaratik feminismora” jardunaldiank antolatu dituzte PARE Deustuko Talde Feministak eta Berbaizu Euskara Elkarteak.
Feminismoa eta euskara aztergai izango dituzten jardunaldiak Deustun
www.gaztezulo.com | Ikusi handiago | Argazki originala

Besteak beste, hitzaldiak, tailerra eta bertso-afari feminista egongo dira. Aurrerago egitasmoen informazio gehiago zabalduko da. Bien bitartean, bertso-afariaren nondik norakoak ezagutzera eman dituzte izena emateko beharra dagoelako.

Maiatzaren 9an, bertso-afaria egingo da Deustuko Herriko Tabernan. Miren Amuriza eta Jone Uria bertsotan entzuteko aukera egongo da eta 12 euroren truke afalduko dute bertaratzen diren lagunek. Era berean, lanbagetu eta ikasleek 8 euro ordaindu beharko dituzte. Deustuko Herriko Tabernan eta Berbaizu Euskara Elkartean izena eman daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa