Agate Deuna Deustun

Erabiltzailearen aurpegia Berbaizu Euskara Elkartea 2015ko ots. 3a, 09:20

Beste urte batez neguan sartu eta oles egiteko garaia heldu zaigu.

Azken urteotan bezala, Berbaizu euskara elkarteko Kantugintza taldea eta Bihotz Alai Folklore Taldea elkarrekin aterako gara asteazkenean, otsailak 4, Deustuko kaleetan barrena Agate Deuna bezpera dela eta.

19:00etan gelditu gara San Pedro plazan, eta hortik abiatuta abesti, txistu eta gaitarien doinuekin Deustuko kaleak girotuko ditugu!

Deustuar guztiak gonbidatuta zaudete gurekin etortzeko noski!