Euskara eta feminismoa, bidaide

Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre (Argazkia: goiberri.eus)

Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel kazetariek Euskara eta feminismoa bidaide berbaldia eskainiko dute gaur, hilak 15, Mullerenean, 19:00etan. Parek eta Berbaizu elkarteek antolatutako jarduera da.

Berbaldiak Arrasaten orain dela bi urte hainbat mugimendu euskaltzalek eta feministek antolatutako Izan zaitezke feminista euskaltzale izan gabe? mahaia-inguruan du jatorria eta berbaldiak izan zuen harrera abegikorra ikusita, Lorea Agirre antropologoak eta Idurre Eskisabel EHUko irakasleak Euskara eta feminismoa bidaide berbaldia ondu zuten, bi mugimendu hauen arteko erlazioa berbabide duena.

Asmo horri jarraikiz, Deustualdeko euskara elkarteak eta elkarte feministak antolatu dute berbaldi hau Mullerenean, Berbaizuren 25. urteurrenaren ospakizunen harira.