2017/02/21 19:00

Dokumental zikloa: 'Akabuko martxea'

Dokumental zikloa: 'Akabuko martxea'
Deustuko Gazte Lokala, Deustualdea

Urbiatik Uribe Kostara artzainek artaldearekin neguan egiten zuten bidaia erakusten digu Akabuko martxea dokumentalak, Aitor Gisasolak eta Fredi Paiak zuzendua. Transhumantziaren ohitura gogora ekarriz eta bidean egiten ziren hartu-emonak erakutsiz ondu dute dokumental hau algortarrek, Deustuko Gazte Lokalean aurkeztuko digutena. Galduta dagoen mundu baten testigantza da Akabuko martxea, inor indiferente uzten ez duena. Zuzendariak: Aitor Gisasola eta Fredi Paia. Iraupena: 60 minutu. *Deustuko Gazte Asanbladarekin antolatua.