2017/03/01 19:00

Deustuko Gazte Lokala | Deustualdea

Dokumental zikloa: 'Nire amaren hiria'

Bilboko euskal kulturgintzaren erradiografia aurkeztuko digu Oihana Bartrak Deustuko Gazte Lokalean Nire amaren hiria ikus-entzunezko lanean. Bilbon bizi eta jaio diren hainbat artistaren gogoetak biltzen ditu Santutxuko bertsolariak bertan, hiriaren kultur egoera ekartzen digutenak. EKT (Euskal Kulturaren Transmizioa) graduondoko amaiera lana da hau, unibertsitatetik haratago doana, eta egileak berak azalduko dizkigu gogoeta honen nondik-norakoak. [Zuzendaria: Oihana Bartra. Iraupena: 17 minutu. *Deustuko Gazte Asanbladarekin antolatua]

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa