Martxan gara!

Berbaizu Euskara Elkartea martxan da. Ohiko ordutegiak izango ditugu, gainera. Astelehenetik ostegunera 09:00etatik 14:00ak arte eta 15:30etik 17:30ak arte eta ostiraletan 09:00etatik 14:00ak arte.

Era berean, gogoratu nahi dizuegu irailaren 19an Deustualdeko euskaldunak euskaraz berbetan jartzeko ekimena aurkeztuko dizuegula Müllerenean 19:00etan. Erdu!

Bukatzeko, igandean Kantugintza taldeak IV. Euskal Kanta Herrikoien topaketeetan parte hartuko dute Urduñan. Alkondara zuria eta koadrodun zapia jantzi behar da, eta gizonak txapelak ere bai. Bazkaria doan da. 10:05ean aterako dira Abandoko tren geltokitik! Animatu kantatzen!

 

Albistea osorik ikusteko: Berbaizu euskara elkartea.