Martxoaren 6an Errigoraren kanpaina berria abian jarriko da Euskal Herrian. Proiektuak Nafarroako Erriberako nekazariari eta euskalgintzari laguntzen die. Batetik, nekazarien produktuak saltzen ditu proiektuak eta, bestetik, irabazien laurdena bertoko euskalgintzari ematen diote.