7 kaleetako Euskaraldiaren aurkezpena Hika Ateneoan

Erabiltzailearen aurpegia Berbaizu Euskara Elkartea 2018ko mar. 21a, 11:47

7 kaleak euskaraz taldeak Euskaraldia dinamika aurkeztuko du gaur. 19:00etan izango da hitzordua HIKA Ateneon (Iberni kaia, 1) eta gu han izango gara.

Euskaraldia Bilbora dator eta Berbaizu Euskara Elkartea bertan izango da. Deustun egin genuen 11 Egun Euskaraz erronkari buruz berbetan egongo gara, nola egin genuen eta zelan joan zen azaltzeko asmoarekin.