2016koak hilez hile (eta extra pare bat)

Bai, beste pseudokultureta bat naiz, eta niri gustatzen zaidan musikari buruz hitz egitera nator (#hevenidoahablardemilibrostyle).

2015ean hasi nintzen Bilbon bizitzen eta Deustuko Berbaizu elkartean parte hartzen. Orain ez nago Bilbon, baina Bilbo nigan geratu da. Ez dakit Erribera edo Somera edo Deustuari esker izan den, baina guztiz bilbotartu zitzaidan bihotza joan den urtean, eta Bilbo izan da (baimena ematen badidazue) neure benetako munduratzea gertatu zen lekua.

Hortxe hasi nintzen berriro ere idazten, ilusioz betetzen eta euskarari zor diodan garrantzia eta kariñoa erakusten. "Berpizte" horrek proiektu berriak ekarri zituen, eta proiektuek ahaztuta nuen literaturarako gogoa.

Nire lehenengo sasigomendioa 2015eko otsailean bidali nuen Prest! aldizkarira. Horretan, Hi-Fi (gaztelaniaz, Alta Fidelidad) filmari buruz hitz egin nuen, eta irakurleei lantxo bat egiteko proposamena egin nien: hilero entzundako musikaren eguneroko edo zerrenda moduko bat sortzeko eskatu nien, hori baita geure bizitzen soinu-banda. Horren harira, urtea amaitutakoan, urtea agurtzeko zerrenda egiten dut, hilero entzun ditudan abestiak aipatzeko eta urtearen hile bakoitzeko kantarik garrantzitsuena edo esanguratsuena jartzeko eta ez ahazteko.

2015ean hasi nintzen hileroko musika-egunerokoarekin eta urteari agur esateko ohitura horrekin. Ez dakit zergatik, baina urteari "exorzismo" moduko zerbait egitea bezala da. "Atomarporsaco!" esatea bezala, negar egin beharrean, nostalgiari joaten uzteko bide bat.

Ez dakit argi geratuko zen, baina hortxe aurtengo 12ak... eta azken egunetan asko entzundako pare bat perla (bueno, hiru).

- Urtarrila: I know it's over (The Smiths)

- Otsaila: Dry the rain (The Beta Band)

- Martxoa: Misty morning sun (Arizona Baby)

- Apirila: When you're smiling and astride me (Father John Misty)

- Maiatza: Lento (Novedades Carminha)

- Ekaina: Erredura I (Joseba B. Lenoir)

- Uztaila: Too much is not enough (Graveyard)

- Abuztua: Cowgirl in the sand (Neil Young and Crazy Horse)

- Iraila: Green Lights (Sarah Jarosz)

- Urria: Al mar! (Manel)

- Azaroa: Suzanne (Leonard Cohen)

- Abendua: Alfonsina y el mar (Mercedes Sosa)

1) Arctic Monkeys - 505 (Last shadow puppets taldearen harira):

https://youtu.be/MrmPDUvKyLs

2) Leonard Cohen - Memories (#bazebai):

https://youtu.be/cGPlzD7EEbs

3) Iggy Pop - Gardenia:

https://youtu.be/1m8TmlS20ZA

Ale! 2017an gehiago. Ondo pasa Gabonak (eta ez esan "gitxi gasta", egun hauek gastatzeko daude eta!).