Martxoan datozenak

Erabiltzailearen aurpegia BIRA Kultur Gunea 2018ko mar. 12a, 09:57
Hona hemen martxoan BIRAn izango diren batzuk:

- Martxoak, 5, 12, 19, 26 "Hitzen ahairea: zeri kantatzen diogu euskaldunok?" mintegia. Gotzon Barandiaran eta Rafa Rueda. Mintegia LORALDIArekin. Plaza-kopurua beterik.

- Martxoak 13, asteartea, 19.30, ardo dastaketa 'Monovarietales tintas' (erdaraz). Hiru ardoren dastaketa 10 euroan. Izen-ematea tabernan edo 944658111.

- Martxoak 16, ostirala 23.00etan, reggae gaua: Uki & Antxon selektah.

- Martxoak 21, asteazkena 19,30ean, HAMBURGO PLATZ, Gu orduko hauek (Garazi Arrula, Txalaparta). Errezitaldia + solasaldia. DARABILBOrekin.

- Martxoak 22, osteguna 20.30ean, kontzertua. Sutan taldea.

- Martxoak 23, ostirala 19.00etan, Bilboko BIRAn Bioklik (Asel Luzarraga, Elkar) nobelaren aurkezpena.