Bira Kultur Guneak azaroako egitaraua argitaratu du

Erabiltzailearen aurpegia BIRA Kultur Gunea 2018ko aza. 5a, 11:25

Musika, antzezlana, umeentzako ekintzak eta Euskaraldia ardatz izango dira hilabete honetako egitarauan. Asteartero Mintzalaguna antolatzen jarraituko dute Bira Kultura gunean goizeko 11.00etan.

 

Nahi baduzu aurkezpen, hitzaldi, kontzertu, antzezlan, mahainguruak eta abar euskaraz antolatu Biran, beraiekin harremanetan jartzeko aukera ematen dute. Hau da hilabete honetarako antolatu dutena:

KONTZERTUA

2 ostirala 20:00

Marc Ràmia

Kataluniatik “Militans de la vida” bigarren diskoa aurkezten, merezi duen guztia aldarrikatzen.

Dohainik

 

MUSIKA

5 astelehena 20:30

Seisiún

Kelta Collective-ren folk saio librea. Etorri jotzera edo, besterik gabe, disfrutatzera.

Dohainik

 

EUSKARALDIA

6 asteartea 20:00

Harkaitz Cano

AZKEN AURREKO MANIFESTUA. Euskara 25 minututan ikasteko metodo azkarra (25 min.)

Dohanik

 

PRENTSAURREA

7 asteazkena 11:00etan

Modus Operandi

Iñaki Ortiz de Villalbaren (Betagarri) banda berria, Vendetta, Lauroba eta Izaro taldeetako kiderekin 

 

HAURRENTZAKO TAILERRA

8 osteguna 17:00 (ordu beteko saioa)

Komuneko tutuak

Ahal baduzu ekarri zure komuneko tutua, bestela lasai, hemen soberan izango ditugu! Animalia bihurtuko dugu!

Laguntza 2€

4 urtetik aurrera

 

KONTZERTUA

8 osteguna 20:30

Jon Gurrutxaga & Urbil Artola

Gaztelupeko Hotsak zigiluak kaleratutako "Kateak" izeneko disko berria aurkeztuz.

Laguntza 5€

 

ELKARTASUN EGUNA

8 osteguna 23:30

Sorginzoro DJ

Elkartasun doinuekin datorkigu gaueko sorginik zoroena. Entzun gaitzatela!

Dohanik

 

MUSIKA

9 ostirala 20:30

Handpan (Hang) kontzertua + jam session

Javier Prieto musikariak musika-tresnako doinu bereziak ekarriko dizkigu. Ondoren jam.

Dohanik

 

MUSIKA

12 astelehena 20:30

Seisiún

Kelta Collective-ren folk saio librea. Etorri jotzera edo, besterik gabe, disfrutatzera.

Dohainik

 

EUSKARALDIA

14 asteazkena 20:00

Beatriz Egizabal 

“Ttak!”. Euskaraldiaren harira umorea ardatz duen bakarrizketa dakar clown ezagunak. 

Dohanik

 

HAURRENTZAKO TAILERRA

15 osteguna 17:00 (ordu beteko saioa)

Zintzilikariak

Ahal baduzu, pertxak ekarri. Bestela lasai, hemen soberan izango ditugu-eta! Lanparatik, armairutik edota hormatik zintzilikatzeko tramankuluak asmatu eta egingo ditugu.

Laguntza 2€

4 urtetik aurrera

 

KONTZERTUA

16 ostirala 20:30

Birkit

Formatu elektro-akustikoan arituko da kontzertuan

Dohanik

 

KONTZERTUA

17 larunbata 20:00

Itzalak

Ondarroako taldeak ezohiko bertsioak eskainiko ditu akustikoan 

Dohanik

 

SOLASALDIA + KONTZERTUA

19 astelehena 19:30

Nizuri Tazuneri

Astelehen Buruzuriak ekimenaren baitan, Euskaltzaindiak antolatuta. Rap bizi eta indartsua.

Laguntza 5€

 

MUSIKA

21 asteazkena 19:30

Bilbao Musika

Bilbao Musikak Santa Zezilia jaia ospatuko du Jam Session bat eginez.

Dohanik

 

HAURRENTZAKO TAILERRA

22 osteguna 17:00 (ordu beteko saioa)

Karetak 

Mota desberdinetako karetak sortuko ditugu. 

Laguntza 2€

4 urtetik aurrera

 

KONTZERTUA

23 ostirala 20:00

Bumaye!

Cabezafuego eta Beatriz Sanchezen show bat!

Laguntza 7€

 

DANTZA

24 larunbata, 12.30

Swing-a

Swing Side Bilbao elkarteko lagunek jartzen dute hilabete bakoitzeko azken larunbatean hiri honetako swinga.

Dohainik

 

POESIA-ANTZERKIA

26 astelehena, 19:00 

Autobiographikal

Eider Pérez eta Ane Zubeldiak munduko hainbat emakumeren poesiak dakartzate antzerki moldean 

DARABILBOrekin

Dohainik

 

ANTZERKIA-BERTSOA

28 asteazkena 20:00

EuSKLABO ALAIAK 

Esketxa, bertsoa, musika eta kalaka biltzen dituen espektakulu umorezkoa. Antxorentxene, Axeri, Bordaxar, Galtxetaburu, Oihanart + Bilboko bertsolari bi

Dohanik 

 

HAURRENTZAKO TAILERRA

29 osteguna 17:00 (ordu beteko saioa)

Loreak lorontzian

Plastikoak eta paperak landuko ditugu lore sorta polita sortu arte. Ondoren, lorontzian landatuko ditugu.

Laguntza 2€

4 urtetik aurrera

 

EKITALDIA

29 osteguna 19:00

#txiotesia, Txiokatu zure tesia 6 mezutan

UEU. Sari banaketa ekitaldia: ikerketa+erronka+dibulgazioa+euskara

Dohanik

 

DANTZA

29 osteguna 20:30

Ceilidh 

Eskoziako eta Irlandako dantza tradizionalen tailerra Kelta Collectiveren eskutik. Etorri dantzatzera!

Dohainik

 

DANTZA

Tangoa

Oraindik datarik gabe, azarotik aurrera igandero arratsaldez, milongak GARUA Tango elkartearekin elkarlanean. Adi!