uriola.eus

IBAIZABAL: 'Gabrielen lekua' sentikaria, azkena

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Ia urtebeteko bira egin ondoren, gaur -irailak 24- izango da azken emanaldia, Bilboko Kafe Antzokian.

Hamaika hile hauetan 40 bat emanaldi izan dira Euskal Herrian zehar, eta bertan musika, bertsoak, antzerkia, poesia eta irudia uztartu dituzte Rafa Ruedak kontatu digunez.

'Gabrielen lekua' sentikaria

Gabriel Arestiren pertsona eta bere lana eguneratzea izan dugu helburu eta bete dugulakoan gaude. Ikus-entzuleen bihotz-begietan azkura sorraraztea lortu dugula uste dugu. Belaunaldi batzuentzat gogora ekartzea izan da; beste batzuentzat, deskubrimendua.

 Arestiren lekuak hartu ditugu horretarako ardatz: Bilbo, Baiona, Arantzazu, Atzerria, Ea... euskal literatura, euskal kultura... Eta bere izaeraren zein obraren alderdirik garrantzitsuenak lotu ditugu leku bat edo bestearekin. Haurtzaroa, euskara ikasteko erabakia hartu zuen unea, bere justizia sozialarekiko kezka, obra literarioa, hainbat pertsonarekiko gutunizketa, euskara batuaren sorrera, bere ideologia. Beti ere, Gabriel Arestirik poliedrikoena azaldu nahian, bere lan oparotasuna, aktibismoak, eztabaidarako zuen joerak isla izan dute emankizunean.
 
Gidoia: Oier Guillan eta Andoni Egaña
Ikus-entzunezkoak: Alain Urrutia
Musika: Rafa Rueda
Sorkuntzalagun: Xabier Monasterio
  
Eskenan elkartu dira
2 aktore: Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias
3 musikari: Rafa Rueda (gitarra, mandolina, ukelelea, banjoa), Iban Urizar (tronpeta, korneta) eta Naia Membrillera (perkusioa)
Bertsolaria: Andoni Egaña
Deklamatzailea: Oier Guillan
Alain Urrutiak sortutako irudiak
Soinu teknikaria: Jonan Ordorika
Argi teknikaria: Ander Fernandez

Sentikaria jasotzen ari zen harrera beroaz oharturik, horren sortzaile ezberdinen arteko mailua sortu genuela konturatuta, edozein dendatan eskuragarri duzuen GABRIELEN LEKUA disko-liburua plazaratu genuen, gure ahaleginak luzarorako arrasto xumea utz dezan.
 
Eskerrik asko guztion izenean emanaldiotan guztiotan bidelagun izan zaituztegun ikus-entzule, antolatzaile eta kazetari guztiei.

Irailaren 24a, asteazkena, Bilboko Kafe Antzokian         
Goizeko 11:00etan (ikasleentzat soilik) 5€ 
Arratsaldeko 19:00etan - Aurrez 8€ - Bertan 10€

Sarrerak www.kafeantzokia.com webgunean zein egunean bertan txarteldegian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa