Durangoko Azokako lehenengo hitzordua Gerediaga elkarteko Nerea Mujikarekin egin dugu, azoka zabaldu orduko. Azokaren bilakaeraz eta egun dauden aukera anitzez mintzatu gara berarekin, euskal liburu eta disko azoka izatetik euskal kultura sorkuntzaren adierazpide anitzen topagunea izatera heldu baita Durangoko hau. 49. edizio honetan dauden guneak ezagutu ditugu Mujikarekin: areto nagusia, Irudienea, Saguganbara, Kabi@, AzokaTB, Szenatokia, […]