Maiatzean zehar LOMCEren araberako 4 azterketa egin beharko dituzte ikastetxeetan; Lehen Hezkuntzan 3. eta 6. mailan, DBHn 4. mailan eta Batxilergoan 2. mailan. Azterketa hauek ez dute ondorio akademikorik izango, baina derrigorrezkoak izango dira. Hau dela eta, "inposatu nahi dituzten LOCMEren araberako azterketei" planto egiteko eta mobilizatzeko deia luzatu dute.