San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan urtean behin errepikatzen den irudia da. Bertan bizi diren jatorri guztietako herritarrak bildu, kultur aniztasunaren aberastasuna agerian utzi, eta elkarbizitza atsegina posible dela erakusten duena. Munduko Arrozak da. Hamalaugarren edizio izan da larunbatekoa. Euriari aurre egin eta milaka lagunek parte hartu zuten edizio berrian. Argazkia: @EcuadorEtxea