Arriaga Antzokiak Tanttaka euskal antzerki taldearen lan berriaren erabateko estreinaldia jasoko du, Giltzadun etxea. Fernando Bernuesek zuzentzen du Ainhoa Aierbe, Vito Rogado eta Mireia Gabilondo protagonista dituen obra. Inoiz taularatu ez den antzezlan honetan, hiru aktorek indarkeriaren biktima diren emakumeentzako bi aterpetxetako egunerokotasuna biluztuko dute, gizarte langileen larrutan eta barrunbetan. [Arg. Gorka Bravo]