Albiako lorategietan ezarriko dugun estudiotik gure kolaboratzaile ugari igaroko dira 10:00 eta 14:30 bitartean, eta irratsaio laburrak, elkarrizketak, antzerki sketch-ak, lehiaketak, mahainguruak, bertsoak eta zuzeneko musika ekarriko digute.
Ondoren, bertso bazkaria izango da Kafe Antzokian, Onintza Enbeita eta Amets Arzalluz bertsolariekin, Bilbo Hiriako Potto saioak antolatuta.
Aldarrikapena ere ez da faltako, izan ere, eskubidez dagokion baina ukatu zaion lizentzia zor zaiola gogoratzeko baliatu nahi du ekitaldia Bilboko euskal irratiak.