Erriberako merkatuaren erabilpen pribatua salatu du SOS Alde Zaharrak

Erabiltzailearen aurpegia Bilbo Hiria Irratia 2020ko ots. 18a, 10:15

Erribera-merkatua berriro alokatu dutela salatu du Sos Alde zaharra plataformak. 

Pasadan otsailaren 10etik eta martxoaren 24rarte, erriberako merkatuaren zati handi bat desmuntatua eta ibilgailu industrialen arloko MAN enpresari alokatua izan da, Multinazionalaren hitzetan, hiri modernoa eta langile izaera uztartzen dituelako izan da aukeratua Bilbo. Esleipen mota hau ez da berria. Aurreko irailean espazio berbera Volkswagen multinazionalari alokatu zitzaion, oraingoan datorren MAN enpresaren jabe dena, kasu hartan ere auzokideak abisatu gabe eta auzoan edukiko zuen efektua kontuan hartu gabe. Sos Alde Zaharra plataformatik merkatuari ematen zaion erabileraren inguruko kexak bidaltzera gonbidatzen dute, edo erabilgarri izan dakigun informazio oro. sosaldezaharra@gmail.com helbidera. Mikelek ekarri dizkigu xehetasun guztiak.