Auzo bakoitzeko sareak antolaketa eredu ezberdin bat dauka baina denek helburu komun bati erantzuten dute: era kolektibo baten antolatzea krisi sanitario honek dakartzan ondorioei erantzun komunitario bat emateko eta egoera hau auzokide guztientzako eramangarriago egiteko. Ekimen honek osasungintzako langileekin harreman zuzena du, auzo bakoitzean maila ezberdinetako inplikazioarekin, protokoloen onespenetik hasi eta protokoloen sorrerara artekoak. Horrela, egiten diren ekintza guztiek segurtasun bermeak errespetatzen dituztela ziurtatzen dugu, honek egoera honi konponbidea emateko duen garrantzia ulertuta. Aldre Zaharreko elkartasun sarearekin berba egin dugu Zazpi kaleetako esperientzia ezagutzeko.