Konfinamendutik arrazakeriaren kontrako leihoak

Erabiltzailearen aurpegia Bilbo Hiria Irratia 2020ko mar. 21a, 09:57

Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da bihar, baina, alerta egoera dela eta, Bizkaiko SOS Arrazakeria plataformak aurten ezingo du mobilizaziorik egin.

Aurtengo leloak, Ez gara kriminalak, eskubide berdintasunaren alde, estatuaren mekanismoetan gertatzen ari den jarrera arrazisten instrumentalizazioari egiten dio aipamena. Hala ere, sare sozialak erabaltzera dei egin dute. Zure leihoan edota balkoian argazki bat atera arrazakeriaren kontrako mezu, aldarrikapen edo salaketa batekin. Instagramen, Facebooken edota Twitterren bidez etiketatu @sosracismobizkaia eta hashtag hauek erabili: #arrazakeriarenkontrakoleihoak #arrazakeriarenkontrakobalkoiak. Izan ere, arrazakeriaren kontrako borrokak jarraitzen du, eta tamalez, arrazakeria ez dago koarentenean.