Koronabirusaren osasun-krisi betean, Deustuko Erriberako bizilagunek kezkatzeko beste arrazoi bat dute, astelehenean langile batzuk pabiloietako estalkitik kentzen hasi baitziren. Amiantoa dute estalkiek, eta langileak babestuta doaz, baina auzokideak ez, eta ez dute jakinarazpenik jaso. Beren buruari galdetzen diote nor den “burugabekeria honen erantzulea”, eta erantzukizunak eskatzen dituzte. Zorrotzaurreko Kudeaketa Batzordeak egoera aztertuko duela agindu die. […]
Osorik irakurri