Hondakin arriskutsuen tratamendua eta ongarrien fabrikazioa du Sader lantegiak 2008tik Zorrotzan egiten duena; Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren baimenarekin. Eta Saderren lanak badu, bai, ondoriorik Zorrotzan bertan zein inguruko auzoetan. Besteak beste, usain gogorra, “pintura usaina, azetona edota lindano usaina izan dugu”; eztarriko narritadura edota zorabioak eragin ditu.Aspaldi Zorrotzatik joan behar zen enpresa baina gaur egun oraindik bertan jarraitzen du.