Horrela amaitu zen bere jatorrizko trenbide funtzioa. Geltokiaren etorkizunaren alderdi soziala, urbanistikoa eta arkitektonikoa sakon garatzeko asmoz, Lokomotorak-ek, Atxuri auzoa hobetzeko parte-hartze taldeak, “Hurrengo hiri-eraldaketa: auzoetara begira. Atxuriko geltokia” jardunaldia antolatu du. Asmoa geltokia eta bere ingurunearen proiektuari buruz eztabaidatzea da; hiria eraldatzeko prozesu estrategikoa, pertsonak, eguneroko bizitzako premiak eta espazioarekin eta lurraldearekin duen harremanak oinarri hartuta, nola izan daitekeen eztabaidatzea, hain zuzen ere. Are gehiago, hiria, zaintza, ingurumena, pertsonen arteko harremanak eta orohar, bizi-kalitatearen hobekuntza -osasun fisiko eta emozionalari dagokionez-, oinarri hartuta eraldatzea eta aberastea. Irati Burguesek ekarri dizkigu hainbat hausnarketa.