Deustuko Gazte lokalak 30 urteko ibilbidea ospatuko du ekainaren 21ean

Erabiltzailearen aurpegia Bilbo Hiria Irratia

1991ko ekainaren 21ean Deustuko Gazte asanbladak Luzarra kaleko merkatu zaharra okupatu zuen. 30 urte pasa dira ordutik, eta gazte belaunaldi ezberdinen topaleku bilakatu da Gaztetxea urteotan. Urteurrenari garrantzia eman eta ekainaren 21ean Done Petri plazan ekitaldia antolatu dute. Ibilbidearen errepasoa egin dugu bertako Uxue eta Ibairekin.