MusEkintza arte eszenikoen jaialdi berria irailaren amaieran hasiko da

Erabiltzailearen aurpegia Bilbo Hiria Irratia

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen MusEkintza jaialdia irailaren 24an hasiko da, eta hilabete bakoitzeko azken larunbatetan egingo da; egun horiez gain, ekainaren 11n eta 24an ere ikuskizunak izango dira. 

Honako hauek izango dira MusEkintza jaialdia hartuko duten tokiak: La Encartada Fabrika Museoa, Balmasedan; El Pobaleko Burdinola, Muskizen; Txakolingunea, Bakion; Euskal Herria Museoa, Gernikan;  Arkeologi Museoa, Bilbon;  Arrantzaleen Museoa, Bermeon; eta azkenik, Muñatonestarren Gaztelua.