Agintariek tematuta jarraitzen dute iraunkorra ez den eredu ekonomiko eta sozial batean, eta, horrela, krisi klimatikoa eta ekologikoa areagotu baino ez dute egiten. Goizeko 11:00etan protesta egingo dute Arriaga plazan eta arratsaldean manifestazioa egingo dute eliptika plazatik 18.30ean abiatuta. Norabide aldaketa sakona egin behar dela azpimarratu du Aiora Friday for future mugimenduko kideak.