Jokin Gorostiza dugu protagonista. Kazetaria dugu eta errefuxiatu kanpamentuetan egon ostean Istanbulen hegazkina hartuko du, etxerako bidean. Baina hegazkinean datorrela, denak gizonak eta burusoilak direla konturatuko da. Oier Guillan aktoreak ahotsa jarriko dio Jokin Gorostiza kazetariari. Pelax, Telmo Trenor eta Elena Ramirezek soinu-banda sortu dute beren-beregi zuzenean joateko. Lau lagun izango dira oholtzan, hiru musikari eta aktorea, Lutxo Egiak berariaz idatzitako testu bat esku artean dutela.