Jaialdia martxoaren 28an abiatuko da. Anjel Lertxundi idazlearen “Itzuliz usu begiak” saiakeran inspiratutako titulua izango du Gutun Zuria Bilbao 2022k, Itzuliz usu . Jaialdia etengabe itzultzen ari den mundu bati begiratzen dio, ez bakarrik fenomeno literario gisa, baizik eta munduan egoteko modu gisa. Kirmen Uribe, Miren Agur Meabe, Cristina Morales, Santiago Auserón, Theodor Kallifatides eta Jhumpa Lahiri autoreak, besteak beste, hitzetatik, spoken word-etik, filosofiatik, kazetaritzatik, ikerkuntzariek, arte bisualetatik edo zuzeneko arteetatik ibiliko dira . Jaialdiaren webgunean: gutunzuria.azkunazentroa.eus.