Aurten ere ospatuko da maiatzaren 17a, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna, eskubideen aldeko eta kolektibo horrek gaur egun aurre egin behar dion diskriminazioaren aurkako jardunen ardatz. Nabarmenak dira gai horri buruz egindako aurrerapenak, baina nabarmenak eta oso kezkagarriak azken hilabetean egondako erasoak. Mikel Oribe Bizigay elkarteko kidea izan dugu gurean. Erasoak, iraina, isekak eta diskriminazioak ohikoak bilakatzen ari direla salatu du eta oso kezkatuta mintzatu da. Maiatzaren 17an kalera ateratzeko dei irmoa egin du.