Dena prest Ibilaldirako

Erabiltzailearen aurpegia Bilbo Hiria Irratia 2022ko mai. 27a, 09:00

Igandean  egingo da Bizkaiko Ikastolen Festa, Abusu ikastolak antolatuta. Lau kilometro eta beste horrenbeste gune izango ditu: Ikastolan, Ibaieder parkean, Oilarganen eta Montefuerten. Eremu horietako bi familientzako izango dira, eta beste bi egongo dira kontzertuetarako. Bestalde, nerabeentzako erronka ere prestatu dute. Zaloa Adatzek ekarri dizkigu Ibilaldiko erronkak. Urte osoko lanaren ostean dena prest dute Abusun.