‘Birritan bortxatua’ antzezlana lehenengoz Bilbon ikusteko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Bilbo Hiria Irratia 2022ko ira. 16a, 10:30

Aldatzen Laguntzen Antzerki Taldea Birritan bortxatua antzezlana eskainiko du lehenengoz Bilbon. Igandean Bilborock aretoan hausnarketarako tartea eskainiko digun antzezlan izango dugu; izan ere, Birritan bortxatua antzezlana fikziozko kontaketa bada ere errealitatean gertatutako hainbat bortxaketatan du oinarria. Interneten denon eskura eta ikusgai dauden epaiketa ezberdinetako testigantzetatik atera da informazioa.

Protagonista Nagore dugu, zeinak, beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabakitzen baitu. Orduan hasten da Nagoreren bigarren amesgaiztoa. Epaiketan zehar bizi eta sufritutakoak kontatuko dizkigu antzezlan honek, baita gizartearen partetik jasotako epaiak ere.