2009az geroztik, fikzioa, dokumentala eta animazioa, elkarrizketarako guneak sustatzearekin batera, herritar etiko eta arduratsuak sortzen laguntzeko gure tresnak dira. Zinema sozialak osasun ona du: aurtengo edizioan 900 film baino gehiago jaso ditu, eta horietatik % 29 emakumeek zuzendu dute edo zuzendaritzan hartu dute parte. Guztira 65 obra aukeratu dira, eta horietatik % 44 emakumeek zuzendu dituzte edo zuzendaritzan hartu dute parte.