Azaroaren 18ra arte iraungo du jaialdiak, amaiera-gala eta sari banaketarekin. Gainera, Maria Goirizelaia eta Ane Pikaza izango dira lehen aldiz gala hauen zuzendari.47 herrialdetako ( 2021ean baino sei gehiago) 147 filmek hartuko dute parte (iaz baino 24 gehiago). Aurkeztutako filmen erdia baino gehiago Estatuan estreinaldiak dira, eta programaturiko filmen erdia baino gehiago emakumeek zuzendu dituzte.