Euskal bideojokozale eta garatzaileen biltzarra larunbatean Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Bilbo Hiria Irratia 2022ko aza. 11a, 10:00

Jokoteknia topaketen bosgarren edizioa ospatuko da Bilbon. Euskal bideojokogintza industriako aditu eta jokalariak batera jarriko dituzte momentuan dauden proiektu interesgarriak ezagutu, industriaren diagnostiko bat egin eta aurrera begirako ildoak zeintzuk diren argitzen saiatzeko asmoarekin. Game Erauntsiak Azkue Fundazioarekin batera antolatutako jardunaldi irekiak dira. Zale zein profesionalentzat irekiak. Game Erauntsiko Landerrek ekarri dizkigu xehetasunak.