Bilboko Arte Liburu Azoka, Bala asteburu honetan ospatuko da Deustuko Erriberan

Erabiltzailearen aurpegia Bilbo Hiria Irratia 2022ko abe. 16a, 11:49

Bilboko Arte Liburu Azoka, BALA, asteburu honetan ospatuko da Zorrotzaurren. Olaiak ekarri dizkigu xehetasunak. 

Aurten Zorrotzaurreko Kunsthal diseinu-eskolan izango da. BALA azokan formatu konbentzionalez haratago doazen edizio formei, eta esperimentazioaren eta ikerkuntza artistikoaren lurretan barrena sartzen diren , liburua objektuak ekarriko ditu, horretarako 50 erakusmahai egongo dira. Baina azokaz gain hiru egunetan zehar programazioa berezia izango da, aurten musikak protagonismoa hartuko du, Bidehuts kolektiboak solasaldia eskainiko du, izan ere 15 urte daramate musikaren auto-edizioan. Ainara Legardon edo Xabier Erkiziak ere parte hartuko dute. Larunbatean Amorantek itxiko du jardunaldia.