San Tomas eguneko azokak ez du izan urteroko itxura, baina: Plaza Berrian eta Areatzan jarri ohi ziren baserritarrak eta, aurten, Areatzan izango dira guztiak. Enba sindikatuak aldaketa hori salatu egin du, Iñigo Bilbao Enba sindikatuko ordezkariak argi azaldu digun bezala. Bilboko konpartsetako ordezkariak ere izan dira gure mikrofonoetan. Beste behin inoiz bainoa ozenago jai herrikoiak aldarrikatu dituzte, gune propioa sortu eta ekitza parte hartzaileak sortuz egiun osorako. Irolako lagunak AZET sindikatuarekin batera etxegabetxeen auziaz jardun dute baita Diru sarrerak bermatzeko errentaren inguruan. Alde Zaharreko Kalderapeko eta Lizardi euskaltegiko kideak ere batu zaizkigu, izan ere Txakur kaleko eraikinak 25 urte bete ditu eta AEKo Lizardi euskaltegiak 40 urte beteko ditu datorren urtean.