Dena prest Korrikarako

Erabiltzailearen aurpegia Bilbo Hiria Irratia 2024ko ots. 1a, 14:00

44 egun besterik ez dira gelditzen Korrikarako; 44 egun Euskal Herriko kaleak irriz eta kolorez betetzeko. 23. edizioa izango da aurtengoa, martxoaren 14tik 24ra Irundik Baionara, eta guztira 400 herri zeharkatuko ditu. Bestalde, Azterketak Euskaraz kolektiboa omendu nahi izan dute aurten, ikasleei egin duten lana aitortzeko. Ane Elordi Korrikako Koordinatzaile Nagusia izan dugu gurean Korrikari buruz hitz egiten.