Komunitatea

Presoen Euskara Irakasleen Taldeak agur esan du

Erabiltzailearen aurpegia Bilbo Hiria Irratia 2024ko mai. 2a, 15:06

Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea. Orain gutxi harro eta pozik jakinarazi du taldeak amaiera; izan ere, administrazioari pasa diote kartzeletan euskara eskolak emateko lekukotza. Ander Artola eta Erlantz Ibargurengoitia izan ditugu gurean eta egindako lanaz aritu gara haiekin.