“Students for Gaza” mugimenduarekin bat egin dute Euskal Herriko Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek. Ikasle Abertzaleek, Ikamak, Ernai antolakundeak eta LAB sindikatuak deitutako mobilizazioekin, hamarnaka ikaslek egin dute bat. Ekiñe Tolosa Ernai gazte antolakundeko kideak eman dizkigu xehetasun gehiago. Argi utzi du datorren astean, agian, berriro antolatuko dituztela kanpandiak.