Daniel Landart asteon ARGIAn

Erabiltzailearen aurpegia Bilbo Hiria Irratia 2024ko mai. 23a, 14:31

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin batera. Azalean, Daniel Landart kulturgileari elkarrizketa. Ziburuko liburu eta disko azoka datorren astean egingo dute eta bertan omenaldia egingo diote. Bestalde, BBVAk Sabadell erosteko nahia dela eta gatazka sortu da eta Urko Apaolazak Net Hurbil atalean banku publikoak sortzearen aldeko mezua idatzi du. Bukatzeko, Cristina Rivera Garza idazle mexikarrari elkarrizketa; bera da aurtengo Pulitzer sariaren irabazlea. Saria irabaztera eman dio liburuak bere ahizpa Lilianaren bizitza kontatzen du, hil egin zutela eta femidizioa izan zela.