Kurtso amaiera heltzear dago: ikasle askori azken hilabete falta zaie eskola orduak amaitu eta oporrak hartzeko. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleei hilabete eskas falta zaie ikasturtea amaitzeko. Gainera, euskaltegiak datorren astean, ekainean, emango die ongi etorria ikasle berriei, udako ikasleei. Isabel, Josune eta Andrea ikastaro trinkoko ikasleak Bakaikutik etorri berri dira eta irratian izan dira haien esperientzia kontatzen. Ikastaro trinkoan eman zuten izena eta hartutako erabakiarekin pozik daudela argi dute. Kerman Diez irakaslea ere izan da gurean, eta berak kontatu digu udarari begira dagoen eskaintza eta ikastaro trinkoen garrantzia.